Uribarriko bizilagunek aurkitu dute bide bat Bilboko auzo horretako zerbitzu publikoen eskasiari aurre egiteko. Matiko kalean, utzita dagoen bost solairuko eraikin bat okupatu dute, gizarte eta kultura zentro bihurtzeko asmoz. Patakon izena hartu du auzotar talde horrek, XIX. mendean behar handia zutenei laguntzen zien lapurrarena.
Han lanean hasi direnek azaldu dute okupatutako eraikina ez dela izango gaztetxe bat. Batzar bidez bideratuko duten proiektu bat planteatu dute, zabalik dagoena adin eta ideia guztietako herritarrentzat.
Eraikina 1960ko hamarkadan egin zuten, industria arloan erabiltzeko, baina inoiz ez dute erabili ezertarako.