Iurretako Smurfit Kappa Nervion enpresaren biomasa planta martxan dago jada. Haren bitartez, enpresak behar duen energia guztiaren %65 ekoizten du. 20 milioiko inbertsioa egin dute planta hori egiteko.
Horri esker, energia ekoizpena %40 handituko du Smurfit enpresak. Urtean orduko 120.000 megawatt energia berriztagarri baino gehiago ekoitziko dituela iragarri du konpainiak. Orain arte, 80.000 megawat ekoizten zituzten, bertako egurrarekin egindako likido bat eta bertako eta zerrategietako azalak erregai gisa erabilita. Orain, planta berrian, basoetako mozketetako hondakinak, sastrakak eta antzekoak ere erabiltzen dituzte.