Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Itzal handiko poetak Bilbao Poesia literatur jaialdiaren XX. aldia ospatzeko

Itzal handiko poetak Bilbao Poesia literatur jaialdiaren XX. aldia ospatzeko

Aitziber Laskibar Lizarribar

Hogei urte bete ditu Bilbao Poesia literatura jaialdiak, eta beste horrenbeste poetak borobilduko dute urteurreneko saioa, datozen egunotan; ibilbide handiko poetek zein belaunaldi berrikoek, atzerrikoek zein etxekoek. Horien artean izango dira, besteak beste, Pere Gimferrer, Paca Aguirre, Nuno Judice, Miren Agur Meabe, Irati Iturriza, Jose Fernandez de la Sota, Maria Maizkurrena eta Beatriz Txibite. Errezitalak, musika eta egileekiko topaketak izango dira hilaren 15a bitartean Bidebarrieta liburutegian. Horrez gain, hogei urteotako errepasoa egiten duen erakusketa bat egongo da, hil amaiera arte, metroaren Zazpikaleetako geltokian.

Atzo hasi ziren jardunaldiak, poesia garaikidea ordezkatzen duten eta nazioarteko ospea duten hiru gonbidatu handiren errezitalekin: Kolonbiako Dario Jaramillo eta Espainiako Antonio Carvajal eta Antonio Lucas.

Gazteen ahotsa astelehenean izango da nagusi. Elena Medel, Maria Sanchez eta Maria Martinez Bautista espainiarrak bi euskal herritarrekin arituko dira: Irati Iturritza eta Beatriz Txibite nafarrekin. Guztiak dira 1980ko hamarkada amaieran edo 1990eko urteetan jaioak, eta guztiak emakumeak; hortaz, emakume poeta belaunaldi berria ordezkatzen dute.

Izen handien errezitala izango da asteartean ere: Paca Aguirre, Guadalupe Grande eta Maria Maizkurrenarekin arituko da Nuno Judice poeta portugaldarra.

Ibilbide luzeko bost idazle elkartuko dira asteazkenean: literatura sari andana dituzten Felipe Benitez Reyes, Lorenzo Olivan eta Raquel Lanseros, Jose Fernandez de la Sota eta Miren Agur Meabe.

Poesia zuzen, zorrotz eta azkarra izango da ostegunean hizketagai, Elvira Sastre eta Benjamin Prado elkartuko dituen literatura topaketan.

“Blas de Oterorekin harreman zuzena izan zuen belaunaldiko kideak, poeta berri-berriak” iragarri dituzte hilaren 15erako: Pere Gimferrer, Guillermo Carnero, Vicente Molina Foix eta Jenaro Talens. “Luxuzko topaketa”, antolatzaileen esanetan.

Kontzertua eta antzerkia

Bestelako ekitaldirik ere izango da Bilbao Poesian: Xoel Lopez kantautore galiziarrak Sueños y Pan azken laneko abestiak kantatuko ditu bihar Bidebarrietako liburutegian. Etzi, berriz, Erre Arteka & Maskaradak ekoitzitako pieza eszenikoa ikusi ahal izango da, Mario Benedettiren Buzón de tiempo antzezlanean oinarritua.