Bizkaiko 37 herrik Rezikleta bidez biltzen dute arropa

Rezikleta irabazi asmorik gabeko kooperatibak jarritako edukiontziak daude Bizkaiko 37 herritan. Horietan, erabiltzen ez den arropa, liburuak, panpinak eta tresna elektroniko txikiak utz daitezke. Rezikletako kideek konpondu egiten dituzte, eta berriz erabiltzeko moduan utzi, hondakin kopurua gutxitzeko asmoz.