Muxikako Inama enpresako langileek ez dute oztopo gehiago jarriko zuzendaritzak lantegia ixteko: kaleratze plana onartu zuten martitzenean, asanbladan. Lan egindako urte bakoitzeko 35 egun ordainduko dizkiete kaleratutako 107 langileei. Gehienez hogei hileko kuota edo 50.000 euro jasoko dituzte, ordea, zuzendaritzak egindako kalte-ordain proposamenaren arabera.
Erabaki horrekin, beraz, bertan behera utzi dute kooperatiba eratzeko aukera. Eusko Jaurlaritza eta Muxikako Udala laguntzeko prest agertuz gero, Bizkaiko Foru Aldundiak hiru milioi euroko laguntza emateko prest zegoen, lantegia kudeatzeko.