Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Zamalanda parkea ireki dute Barakaldon: 85.000 metro koadro, itsasadarraren ertzean

Zamalanda parkea ireki dute Barakaldon: 85.000 metro koadro, itsasadarraren ertzean

Zamalanda izena ipini diote, Arrondegiko zubiaren oinarrietako batean irakur daitekeenez. Izan ere, han egon ziren garai batean Bizkaiko Labe Garaiak eta Franco-Belga konpainiaren mineral kargalekuak. Hainbat urtez egindako egokitze lanak bukatuta, astelehenean inauguratu zuten Barakaldon itsasadar osoko ibaiertzeko parkerik handiena: Zamalanda. 85.000 metro koadro ditu aisialdirako eta kirolerako egokitu duten berdegune berriak. Bilbao Ria 2000 sozietateak ordaindu ditu lanak; zazpi milioi euroko inbertsioa egin du.

«Bazen garaia!», esan zien herritar batek ekitaldira azaldu ziren agintari politikoei. Amaia del Campo alkatearen arabera, barakaldarrek luzaroan amestu duten parkea eskuratu dute Zamalandan. «Askok gogoratuko dute parkea dagoen leku hau zelakoa zen garai batean. Hemen ere ipini ditugu industriari lotutako iragan hura gogoratzen duten argazkiak eta panelak. Itsasadarrari bizkarra emanda bizi ginen. Hemen zeuden Labe Garaiak, muga egiten, eta ez ziguten uretara joaten uzten. Zalantza barik, aldaketa izugarria da». Egindako lanei esker, ingurua hirian txertatzea lortu dute, eta Barakaldo itsasadarrarekin lotzea.

Parkeak bi altuera ditu, Ezkerraldea zeharkatzen duen Renferen trenbidea lurperatu egin dutelako inguruan. Hori dela eta, tamaina handiko terraza bik osatzen dute Zamalanda, eta bide, pasealeku eta eskailera sare baten bidez lotuta daude elkarri. Pump-track pista bat eta patinatzeko beste bat eraiki dituzte. Bizikletaz eta patienetez ere ibili ahal izango da, itsasadarraren paraleloan eraiki duten bidegorriari esker. Uretako hainbat arduera ahalbidetuko dituen pantalana ere ipini dute. 

«Itsasadarrari bizkarra emanda bizi ginen. Hemen zeuden Labe Garaiak, eta ez ziguten uretara joaten uzten»

AMAIA DEL CAMPO Barakaldoko alkatea

Parkearen erdian erabilera asko izan ditzakeen plaza handi bat ipini dute: anfiteatro modura erabili ahal izango da, besteak beste. Jateko guneak ere badaude. Portu dartsenara begira atondu dute hiri hondartza, eguzkia hartzeko etzaulki eta guzti. Zurezko egitura duen erabilera anitzeko pabiloi bat eraiki dute, kai barrenaren alboan. Pasabide baten bidez, 2002an Bilbao Ria 2000 sozietateak eraikitako mineral kargalekura sartu ahal izango da. Inguruaren iragan industriala gogoratzeko artea erabili dute: Magdalean Abakanowiczen Dancing Figueres eskultura ipini dute Zamalandan. 

Orain, proiektuaren bigarren faseari ekin beharko diote instituzioek. Sestaorako zubitik hurbil dagoen eremuan, kaian dauden nasa hondatuak berrituko ditu Bilbao Ria 2000 sozietateak, itsasontziak porturatzea ahalbidetzeko. Lan horiek Barakaldo Erandiorekin lotzeko foru aldundia eraikitzen ari den All Iron zubiaren obrekin batera egingo dira.

Barakaldarrek parke berria ezagutzeko, hainbat jarduera antolatu ditu Bilbao Ria 2000k asteburu honetarako eta hurrengorako: bisita gidatuak egingo dituzte, haurrentzako goming zirkuitu bat, zurezko jostailuekin olgetak, skate eta herri kirol tailerrak, eta disko festa.

Santurtziko hiri hondartza

Santurtziko Udalak joan den astean adjudikatu zituen Agirre lehendakariaren etorbidea berritzeko lanak. Hilabete barru hasiko dira, eta zortzi hilabete barru 6.400 metro koadroko aisialdi gunea izango dute santurtziarrek, hiri hondartza eta guzti. Bi milioi euroko kostua izango dute lanek, eta Europako funtsen bidez finantzatuko ditu udalak.