Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

‘Launtxus’, maite-maite

‘Launtxus’, maite-maite

Duela urtebete edo izango zen. Erloju adimentsu horietako bat oparitu zidaten, pausoak kontatu eta kirol arloko gomendioak emateaz gain, sakelako telefonoko kontaktuak gordetzeko aukera ere bazuena. Hasi nintzen kontaktuetatik erlojura pasatzeko aukeraketa egiten, eta, bukatu nuenean, lau kontaktu nituen. Lau. Eta horietatik bi, gurasoenak. «Lagunak-lagunak, lau bakarrik» dio aipatuko ez dugun batek. Eta momentuan ere hori etorri zitzaidan burura. Baina, ez, launtxus. Pena zitala ematen dit erlojuaren erruletari tiratu eta lau izenok mugitzen ez direla ikusteak. Pena.

Batez ere, horrekin buruan nenbilela, gogoratu naizelako umetan oparitu zidaten Casio moderno hartaz: betiko-betiko modeloaren modelo berriago bat, bi tekla zituena. Eta, horrek ere bai, agenda. Gogoan dut, datu random gisa, 30 kontaktu gorde nitzakeela agendan. Eta orduan ere penatan nengoela, 30 tarte horietan nire kontaktu guztiak ez zitzaizkidalako sartzen. Eta ez, umetan ez nintzen orain naizen baino irekiagoa, eta orain ez naiz umetan baino gogaikarriagoa. Baina, non ez dakidala, 26 lagun galdu ditut, gutxienez.

Eta kontu hauek nahiko korapilatsuak izaten dira, eta beti dator bat kantitatea baino kalitatea hobea dela aldarrikatzen; eta holakorik dioenari ezer ulertu ez diola erantzungo diot. Ez bainabil lagun asko edo gutxi izatearen alde, haien premia sentitu edo ez sentitzearen inguruan baino. Ziur nago umetan nituen 30 kontaktu horiek ez zirela orain ditudan laurak besteko beharrezkoak, baina neure bostean uste nuen 30 izen horiek nire sarea zirela. Eta batera eta bestera ibilita jende horrek leku bat zuela nire egunerokoan. Orain, aspalditxoan, ordea, konturatzen naiz delako sare hori estutzen joan dela, txikitzen, harreman oso indartsu apur batzuek baino ez eusteraino. Kalitatea bai, handia, baina ingurukoek osatzen duten komunitate hori? Non geratu dira harreman kasualak, ehuneko ehunean bat egin beharrean puntu jakin batzuetan bakarrik bat egiten duten kide horiek?

Horrexegatik pozten naiz orain ditxosozko erlojuan gordeta ez daukadan zenbaki baten atzean ahots ezagun bat entzuten dudanean, egunaz galdetzen didanean edo ez dakit zer plan proposatzen didanean; edota, laguntza eskatzen duenean ere bai, ez pentsa

Badirudi helduaroak askatu egiten dituela haurtzaroan eta nerabezaroan sortutako lotura asko; inertziaz, kontaktu faltaz, egunerokoaren buztarriak eraginda… Eta lehen aipatutako penaz baino ezin diot begiratu egoerari, bizitza lagunez, ezagunez, kidez, inguruko jendez inguratuta biziagoa, ederragoa delako; norberari ere munduan lekua ematen diotelako, bizitzeko beste era bat.

Horrexegatik pozten naiz orain ditxosozko erlojuan gordeta ez daukadan zenbaki baten atzean ahots ezagun bat entzuten dudanean, egunaz galdetzen didanean edo ez dakit zer plan proposatzen didanean; edota, laguntza eskatzen duenean ere bai, ez pentsa. Tira, hemen esaten den moduan: «Launtxus, maite-maite».