Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

«Eskolek eta irakasleek haurren garapenaren zerbitzuan egon behar dute»

«Eskolek eta irakasleek haurren garapenaren zerbitzuan egon behar dute»

Elena Laiz Sasiainek (Bilbo, 1958) liburu bat ondu du berriki Zizurkilgo Mendigain eta Abaltzisketako Txalburu eskoletan abian den 100 lengoaia, 11 esperientzia proiektuaren harira. Laiz Mendigain ikastetxeko irakasle aritu zen 25 urtez. Egitasmoak Francesco Tonucci psikopedagogoaren (Fano, Italia, 1940) hezkuntza proposamena du ardatz. Hezkuntza haurrak ardatz hartuta eraikitzearen aldekoa da Tonucci, eta beharrezkotzat dauka haurrak entzuten ikastea. Hain zuzen, horixe da Tolosaldeko bi eskola horietan abian duten proiektuaren helburua. Are, Tonuccik berak bota zien halako lan bat egiteko erronka, eta hargatik dago Laizen lana gaztelaniaz. Nolanahi ere, euskarazko bertsioa argitaratzeko asmoa du.

Nola sortu zen liburua argitaratzeko ideia?

Proiektu hau Francesco Tonucciren proposamen batetik jaio da. Hark bota zigun erronka. Eskatu zigun idatziz jasotzeko 100 lengoaia, 11 esperientzia proiektuan bizitakoa, berak mundu zabalera eraman nahi duelako. Toki askotara joaten da proposamena aurkeztera, eta kontatzen du Tolosaldeko bi eskolatan praktikan jarri dugula oso modu erradikalean. Liburua horregatik dago gazteleraz idatzita, harentzat ere badelako. Gure webgunean euskaraz dago proiektuaren gaineko informazio guztia, eta gure asmoa da liburua euskaraz ere argitaratzea. Liburua ez da soilik nirea; Zizurkilgo eta Abaltzisketako haur, irakasle eta familia guztiena ere bada, baita Tonuccirena ere. Jubilatu nintzenean, pentsatu nuen dokumentu bat egin beharrean lanari liburu baten forma ematea, argazkiekin eta beste aditu batzuen aipuekin. Irailean argitaratu zen, autoedizioan. Tonucci maiatzean etorriko da hona, eta bere proposamenaren aurkezpena egingo du.

«Asmoa da norberak garatzea norbera dena, eta garatutakoa denon zerbitzuan jartzea, hobeto bizitzeko, ikasteko eta zoriontsuak izateko»

Tonuccik zer dio liburuaz?

Poz-pozik dago, eta hunkitu ere egin zen bidali nionean. Babes handia eman die proiektuari eta liburuari.

Zer kontatzen du liburuak?

Batez ere, 100 lengoaia, 11 esperientzia proiektuak proba pilotu bezala egindako lehen hiru ikasturteak jasotzen ditu. Era berean, proiektua martxan jartzeko umeekin, gurasoekin eta irakasleekin egindako lana azaltzen du. Tonuccik haurren eskubideen mundu mailako hitzarmenean edo konbentzioan oinarritzen du bere filosofia, eta hori eskolara eraman daiteke. Kasu honetan, Tolosaldeko bi eskola publikotan gauzatu dugu. Tonuccik konbentzioaren eskolak deitzen die bi eskola horiei, baita filosofia horretan oinarritu diren beste batzuei ere. Harentzat oso garrantzitsua da hezkuntza, eta munduan ezagun bihurtu da Haurren Hiria egitasmoarengatik. Zuzeneko prestakuntza eskaini izan digu beti. Bi eskolek badute kontaktua harekin, eta oso eskuzabala da.

Nolakoa da filosofia hori?

Haurren eskubideen konbentzioan dagoen eskubideetako batek zehazten du ume bakoitzak bere gaitasunak garatu behar dituela, bere nortasuna. Mugarik gabe garatu behar dute, eta eskolak eta irakasleek lagundu egin behar dute. Proiektua ez da irakastera mugatzen, helburua baita haurrek ikastea, eta ez bakarrik akademikoki edo intelektualki. Irakasleak umeen eskura jarri behar dira, haien gaitasun eta dohain guztiak gara ditzaten. Ume bakoitzak bere bidea egiten du, baina taldean, eskola bat delako. Alegia, asmoa da norberak garatzea norbera dena, eta garatutakoa denon zerbitzuan jartzea, hobeto bizitzeko, ikasteko eta zoriontsuak izateko. Horretaz gain, lantzen den beste eskubide bat da umeek hitza eduki behar dutela dagozkien gai guztietan. Beraz, umeak entzun egin behar ditugu zentzumen guztiekin, ez bakarrik belarriekin. Eskolan eta hezkuntzan egiten den guztiak eragina du umearengan; beraz, arlo horretan hitza eduki beharko lukete. Irakasleok ezin dugu dena agindu, ezin dugu dena erabaki, nahiz eta ikasleen hobe beharrez egin. Hezkuntza sistema ez dago filosofia honetan oinarrituta, baina ahalbidetu dezake martxan jartzea. Irakasleok erabakitzen dugu abian jarri edo ez.

«Haurrek mugarik gabe garatu behar dituzte gaitasunak, eta eskolak eta irakasleek lagundu egin behar dute horretan»

Zer-nolakoa da antolaketa?

Eskolan ez dago ikasgairik, ezta mailarik ere, eta gelak tailer bihurtu dira. Hainbat tailer daude, hala nola aroztegia, zientzia, artea, mugimendua, liburutegia eta mugi-zientzia. Ikasleek ikastetxearen kanpoaldeko espazioa ere erabiltzen dute, eta eraikinak herriarekin oso lotuta egon behar du. Eskola txikietan badugu eskarmentua adin desberdinetako haurrak elkartzen, baina proiektu honi esker etekin handiagoa ateratzen zaio. Horretaz gain, erritmoa eta denbora oso garrantzitsuak dira. Haurrek erabakitzen dute zer tailer egin, baina ez dute kapritxoz erabakitzen; izan ere, tailer bakoitzak ordutegi bat du, eta batzuetan ez dira denak zabalik egoten aldi berean. Haurrek balioa ematen diote mugitzeari, eta filosofia honekin ez dute zertan eserita egon.

Nola jartzen da halako proiektu bat martxan?

Malgutasuna behar da irakasleen aldetik. Horrek prestakuntza sakon bat eskatzen du. Gero konturatzen zara dena erregulatuz joaten dela eta haurrak zoriontsuak direla. Eskolek eta irakasleek haurren garapenaren zerbitzuan egon behar dute, ez alderantziz.