Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Epe luzeko zaintza

Epe luzeko zaintza

​Irailean, Bilbon egin zen iraupen luzeko zainketen politikei buruzko Europako 7. kongresua. Euskalduna jauregian bildu ziren hirurehundik gora nazioarteko aditu, espezialista eta ordezkari politiko, eta irekiera ekitaldian izan zen Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia. Bizkaiaren erradiografia txiki bat egin zuen Etxanobek: lurraldeko biztanleen batez besteko adina 46,7 urtekoa da, eta 83 urtekoa da bizi itxaropena. Azken hamar urteetan azaleratzen ari dira «muga larriak» eta laguntzaren beharra, haren arabera.

Adituek bi erronka nabarmendu zituzten: finantzaketa eta pertsonalizazioa; hau da, egoerara egokitu beharra. Horretarako, agian, tokian tokiko azterketa da beharrezkoagoa; eta, bide batez, herritarrei galdetzea zein egoera bizi dituzten eta zein behar dituzten.

Gure familian, esaterako, 82 urteko amama bat daukagu. Amama alarguna da, eta Bilboko bere pisuan bizi da, oraingoz, bakarrik. Seme bakarra du eta bi biloba. Azken bi urteetan nabarmen makaldu da amamaren osasuna; bereziki, burukoa. 2022ko urtarrilean, Osakidetzako neurologoak alzheimerra diagnostikatu zion, fase arinean.

Baliabide publikoak eskuratzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte langile batek menpekotasun ebaluazioa egin zion ondoren. Balorazioaren emaitzaren arabera, amamak alzheimerrik ez zuela ondorioztatu zuen gizarte langileak, eta, beraz, ez zegokiola laguntzarik. Osakidetzako neurologoak bestelako diagnostikoa egin zuen. Zortzi hilabete beranduago beste ebaluazio bat egin zion foru aldundiak. Orduantxe egin zuten bat neurologoaren eta foru aldundiaren diagnostikoek: alzheimer arina.

Gizarte langile, hezitzaile, psikologo eta zaintzaile profesional gehiago behar ditu geroz eta zaharragoa den biztanleriak

Gaixotasunaren baieztapenarekin, behintzat, egoera berri bat zabaldu zen harentzat. Eta guretzat. Ordutik, astean birritan, bi orduz, pertsona bat joaten da haren etxera erosketekin, etxeko garbiketarekin eta abarrekin laguntzera. Horrez gain, astean bi aldiz joaten da Otxarkoagako Aukeragune zentrora. 2022an ireki zuen Bilboko Udalak espazio hau, 65 urte baino gehiagoko pertsonei zuzenduta. Gaixotasuna dela eta, ezin da Aukeragunera bere kabuz joan. Bilboko Udalak badu horrelako kasuetan laguntzeko Urrats Bat Gehiago programa, baina, ezezaguna zaizkidan arrazoiengatik, programak ez du Otxarkoagako Aukeragune espazioan zerbitzua eskaintzen.

Gainerako denboran, familiak kudeatzen du zaintza. Beharrak azaleratzen direnean, harremanak familiaren berezko senidetza gainditzen du, eta oso zaila da ondo ari zaren jakitea. Profesionalen esku hartzea, ordea, murriztua, burokratikoa eta lortzen oso zaila da. Senideek, baina, senide izate hutsagatik ez dute egoerari aurre egiteko baliabide eta gaitasun nahikoa.

Instituzioek gizartearen zahartzearen erronka darabilte ahotan, baina eztabaida antzuetan galtzen dira. Herritarrek, ordea, neurri zehatzak eta eskuragarriak behar dituzte. Gizarte langile, hezitzaile, psikologo eta zaintzaile profesional gehiago behar ditu geroz eta zaharragoa den biztanleriak. Agian, finantzaketa eta pertsonalizazioaren erronkaren muina herritarrak entzutean datza, zer behar duten galdetzean; eta zer, agian, ez duten behar.