Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Denbora galduari gorazarre

Denbora galduari gorazarre

​Bazen behin, gure herri honen inguruotan, emakume bat bi astean behin ile apaindegira joaten zena. Eguenez joaten ei zen, goizean goiz, oraindik armosurik ere probatu barik. Handik irteten zenerako, arratsaldeko hiruretako kanpaiekin batera, ilea horia eta kizkur-kizkurra izaten zuen, eta tripa indabaz beteta. Auskalo zenbat ordainduko ote zion ile apaintzaileari, pentsio erdiko hoteleko besteko zerbitzua eskaintzen baitzion, baina barruak diost goizeko kafea eta eguerdiko indabak etxearen kontu zirela; debalde, alegia.

Tarteka, arrazoi eta motibazio argi barik, kizkur hori horien istorioa etortzen zait burura. Beste edozein andre izan zitekeen; asko dira ile apaindegira maiz eta beti egun berdinez joaten direnak, eta bertan tarte luzeak ematen dituztenak. Baina nire burua andre horrengana doa, eta imajinatzen hasten naiz goizak zenbat gauzatarako ematen dien, zenbat kontu kontatzen dizkioten elkarri, zenbat isilune betetzen dituzten algara eta barrez. Eta ile apaintzailea ere izaten dut buruan, eta galdetzen diot neure buruari ea egunean bezero bakarrarekin aurrera egin ote dezakeen; horrenbeste denbora bezero bakarrarekin galdu ondoren, bere poltsikoa zelan dagoen. Hori guztia pentsatzen dut, euren arteko harreman atenporal horrek inbidia ematen didan artean. Atenporala, erlojuari sorgor egiten diotelako.

Uda honek ere eraman nau andre horrengana, baina oraingoan arrazoi argi batek bultzatuta. Azken eguzki aste hauek lozorroan legez pasatu ditut, egunak eta orduak nahastu zaizkit, gertakariak lausotu. Uztaileko eta atzerriko bero sapadun egun batek eraman ninduen bi emakume horiengana, eurek duten denboraren kontzeptura; edo, hobeto esanda, eurek bainoago eguneko bezero bakarra duen ile apaintzaileak. Baina (meta)fisiko ipini eta denboraren erlatibismoaz argudiatzeko asmo txikiena barik.

Garai modernootan, are, erlojuaren tik-takari diruaren txin-txina gehitu diogu eta, harrezkero, banaezinak egiten zaizkit ordubetea eta iruditeria kolektiboko hamar euroak

Kontziente nintzen denboraren joanak eta etorriak, baina batez ere joanak, ardazten gaituela. Behinola asmatu zuten zelanbait neurtzeko formula, eta harrezkero ordulariaren menpeko bizi gara. Garai modernootan, are, erlojuaren tik-takari diruaren txin-txina gehitu diogu eta, harrezkero, banaezinak egiten zaizkit ordubetea eta iruditeria kolektiboko hamar euroak.

Egun horietan, ostera, ile apaintzaile horrek bezala jokatu dut. Joan zaizkit presak, joan zaizkit ardurak eta nolabait ahaztu zait galdutako denborak galdutako dirua esan nahi duela. Eta oso naifa ari naiz izaten, badakit, eta gizarteko errealitateari lepoa eman eta erromantizatzen eta prekaritatea zuritzen ari naiz, badakit. Baina momentu horietan ile apaintzaile hura sentitzen nintzen, eta aseta sentitzen nintzen erlojuari muzin egiteaz.

Eskerrak iraila bueltatu den eta dena berriz normal ikusten hasi naizen. Eskerrak orain indarberrituta nagoen gizaki ustez hiperproduktibo izaten jarraitzeko, bilera eta lan artean betetzeko erlojuaren marren tarteak; eta pasa den larunbatean ile apaindegian eman ditudan hiru orduak denbora galdua iruditzeko.