Motzean

Dantzatzeko abestiak? ELENA SARASOLA: ABBAren Dancing Queen; Nancy Sinatraren These Boots Are Made for Walkin; New Orderren Blue; Tino Casalen EloiseYOLANDA MARTINEZ: Orokorrean, 1980ko eta 1990eko urteetako musika.

Aldarrikatzeko abestiak? MARTINEZ: Raffaela Carraren Para hacer bien el amor hay que venir al sur. SARASOLA: Paralisis Permanenteren Autosuficiencia; Leñoren Maneras de vivir

Zer edari eskatzen da gehien? SARASOLA: Asko eboluzionatu du. Hasieran, kubata zen nagusi. Gero, Gin tonicak kendu zion tokia. Garagardoa ere beti eskatzen dute, kalimotxoa… Eta txupitoak; gaur egun, sekulako aukera dago.

Egoteko toki bat? SARASOLA: Via de Fuga kafetegia, Ereaga… MARTINEZ: Zazpikaleetan, Irrintzi, Lamiak, Bizitza…

Nor nahiko zenukete eraman Badulakera? SARASOLA: Madonna… MARTINEZ: Samantha Hudson. Gustuko dut haren diskurtsoa.