Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Kontatzen eta egiten

Kontatzen eta egiten

Markos Tedin-Uriburu Castro

E uskararen eta herriaren alde hogei urte bete ditu Lea-Artibai, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-k, euskara hutsean argitaratzen den tokiko egunkariak. 2003an sortu zen proiektua, Euskaldunon Egunkaria itxi ostean. 2010ean bat egin zuen Busturialdeko Hitza-rekin. Sorreran egon ziren langileek badakite hasiera ez zela erraza izan. Lan handia izaten zuten informazioa lortzeko eta orriak betetzeko. Hala ere, sumatzen zuten euskarazko tokiko hedabidea izateko asmoa zuela herriak, eta horrek lagundu zien egunkaria aurrera eramaten. BERRIA Taldearekin batera sortu zuten. Bihar ospatuko dute 20. urteurrena.

Herriaren sostenguaz aparte, hainbat babesle dauzka Hitza-k. Erakunde publikoek diruz laguntzen dute egunkaria. Tokiko publizitate bezeroak eta harpidedunak oso garrantzitsuak dira.

Hogei urte hauetan egunkaria handituz joan da, oztopoak eta erronkak gainditzen. 2003ko azaroaren 11n 1. zenbakia argitaratu zutenetik, gauza asko aldatu dira, baina, batez ere, komunikatzeko era aldatu da. Gaur egun, prentsa idatziaren kontsumoa behera egiten ari da, eta sare sozialak eta Internet, gora. Egoera honetara egokitzea lortu du Hitza-k, eta bai Interneten bai sare sozialetan badu presentzia. Komunikatzeko kanal berriak izateaz gain, Hitza-k irismena ere handitu du urteetan, 2010ean Busturialdeko Hitza-rekin bat egitean, esparrua zabaldu zelako.

“Proiektu egonkor bat”

Lore Bengoetxea izan zen Lea-Artibai eta Mutriko Hitza-ren lehen zuzendaria. Haren ustez, garai hartan bazegoen eskualdeko egunkaria izateko ilusioa, eta horregatik abiarazi zuten proiektua. Bengoetxeak argi du Hitza-k arrakasta izateko arrazoietako bat izan zela euskara: “Gurea eskualde euskalduna izanik, jendeak azkar onartu zuen proiektua. Hasieratik sumatu genuen babesa”.

Bengoetxeak ziurtatu du Hitza “proiektu egonkor bat” dela. Izan ere, hogei urteotan beste egunkari batzuentzat “erreferentzia bihurtzea” lortu dutela uste du, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza-ra jotzen dutelako informazio bila.

Ospakizunak, Lekeition

Nafarroako Errigora egitasmoak hamar urte beteko dituela aprobetxatuz, biek batera ospatuko dute urteurrena bihar, Lekeition, Independentzia plazan. Jaialdi bateratuak hainbat ekitaldi eskainiko ditu. 12:00etan aurkeztuko du jardunaldia Nerea Gartziak. Amaia Onaindiak eta Miren Barrutiak hasiera emango diote egunari txalaparta hotsekin, Nekane Akarregiren irrintziarekin.

Goizean, tokiko ekoizleen azoka izango da plazan. Oier Biritxinaga sukaldariak pintxoak prestatuko ditu Errigorako produktuekin. 12:30ean, Aissa Intxausti eta Iratxe Ibarra bertsolariak kantuan arituko dira, 13:30ean Txapelpunk taldeak kontzertu akustiko bat eskainiko du, eta 14:00etan talde argazkia egingo dute. Horrez gain, Errigorako produktuak zozkatuko dituzte.