Hamazortzi bertsolariak

BIHARKOAK (LARUNBATA)

1. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gernika-Lumo, 1993

Fisikaria eta irakaslea. Donostian bizi da, eta Lilibertso Busturialdeko bertso eskolako kidea da. Bizkaiko txapelketan 2018an parte hartu zuen lehenengoz, eta 2021ean finalista izan zen.

2. Gorka Pagonabarraga Agorria, Durango, 2000

Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 2018an parte hartu zuen lehenengoz, eta 2021ean finalista izan zen. 2022koa izan zuen aurreneko Txapelketa Nagusia.

3. Xabat Galletebeitia Abaroa, Lekeitio, 1986

Farmazialaria ikasketaz, Bigarren Hezkuntzako irakaslea da lanbidez. Bizkaiko Txapelketan finalista izan da 2014an, 2016an, 2018an eta 2021ean. 2016an buruz burukoan kantatu, eta txapeldunorde izan zen.

4. Iruri Altzerreka Martinez, Garai, 2000

Berrizko bertso eskolan hasi zen, Miren Amurizarekin, 2008an. Ordutik, Berrizko eta Durangoko bertso eskoletan aritu da, baita bertso irakasle ere.

5. Eneko Abasolo Txabarri, ‘Abarkas’, Iurreta, 1976

Iurretako bertso eskolako partaide eta Durangaldeko bertso eskolaren sortzaileetako bat da. Gaur egun ere txapelketan jarraitzen du, baita bertso eskolako irakasle eta beharretan eragile ere.

6. Koldo Gezuraga Seijido, Gernika-Lumo, 1996

8 urterekin Bizkaiko eskualdeko txapelketan hartu zuen parte. Euskal Ikasketen gradua egin zuen, Gasteizen. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko langilea da, eta Lilibertson ere badabil.

AZAROAREN 18-KOAK

7. Aitor Bizkarra Ruiz, Abadiño, 1996

Filosofia ikasketak egindakoa. Zelaietako Herri Eskolan eta Abadiñoko Gogaikarri bertso eskolan hasi zen bertsotan, 10 urte ingururekin. Eskolartekoa izan zuen lehen txapelketa, 12-13 urterekin.

8. Jone Uria Albizuri, Getxo, 1990

Matematikako doktore da, eta irakasle ari da EHUn. 2008an hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan; finalaurrekoetara iritsi zen, eta gerora finaletan aritu da, urte hauetan guztietan: 2010, 2012, 2014, 2016, 2018 eta 2021n. Azkenekoan, buruz burukoan kantatu zuen.

9. Mikel Goiriena Larrazabal, Mungia, 1985

2010ean eta 2022an Uribe Butroe-Txorierri eskualdeko txapela irabazi zuen. Mungiako Taket bertso eskolako kidea da. Energia berriztagarrien munduan egiten du lan.

10. Unai Mendiburu Valor, Getxo, 1998

Hainbat txapelketatan jardun du: eskolartekoan —idatziz eta bat-batean— , BBK sariketan, Bizkaiko Txapelketan eta beste. Lehen Hezkuntzako gradua ikasi zuen, Leioan, eta orain Gabriel Aresti euskaltegian dabil irakasle, Bilbon.

11. Bittor Altube Sarrionandia, Abadiño, 2001

Haren lehenengo plaza 14 urtetik beherako gazteentzat egiten zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa izan zen, 2013. urtean, 11 urte zituela. Gaur egun, Lehen Hezkuntzako gradua bukatzen ari da.

12. Txaber Altube Sarrionandia, Abadiño, 1998

Eskolarteko hainbat txapelketatan parte hartu du, eta bi bider irabazi du Euskal Herriko eskolartekoa. 2016an parte hartu zuen lehenengoz Bizkaiko Txapelketan.

AZAROAREN 28-KOAK

13. Nerea Ibarzabal Salegi, Markina-Xemein, 1994

Kazetaria da ikasketaz. Bertsolaritzaz gain, bestelako diziplinetan ere aritua: prentsako kolaboratzaile, gidoilari, irratiko esatari, idazle… Bizkaiko Txapelketan 2012an kantatu zuen lehenengoz, eta 2014an Lea-Artibaiko txapelduna izan zen. 2016an Bizkaiko Txapelketako finalista izan zen, eta Txapelketa Nagusirako sailkatu zen. 2018an ere finalista izan zen, eta 2021ean, Bizkaiko txapelduna.

14. Onintza Enbeita Maguregi, Muxika, 1976

Kazetaria ikasketaz. 2006an iritsi zen lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. Eskualdeko txapela irabazi zuen urte hartan, eta harrezkero izan diren final guztietarako sailkatu da Bizkaian. 2018an Bizkaiko txapeldun izan zen.

15. Ibai Amillategi Omaetxebarria, Gernika-Lumo, 1993

Umetatik bertsozalea. 21 urterekin hasi zen bertsotan, Gernika-Lumon. Lilibertsoko kidea da.

16. Oihana Bartra Arenas, Bilbo, 1984

Bilboko Santutxuko Bertso Eskolan hasi zen bertsotan. Irakasle eta itzultzaile jarduten du gaur egun.

17. Josune Aramendi Perez, Gernika-Lumo, 2003

14 urterekin sartu zen lehenbizikoz bat-bateko talde batean. Lehen plaza BBK sariketan izan zuen, Zallan. Lilibertso eta Durangoko bertso eskolako kide da.

18. Aissa Intxausti Aburruza, Lekeitio, 1996

Zuzenbide eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua ikasi zuen, eta abokatutzako masterra egin. Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin hezkuntza arautuan bertsolaritza eskolak ematen ibili izan da. 2022tik Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kidea da. Gaur egun, kontu hartzaile dabil udal batean.