Etxanobe, Petronorren hitzek kezkatuta

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak kezka agertu du Petronorrek iragarri duelako proiektuak etengo dituela. PSOE-Sumar Espainiako Gobernurako itunak luzatu egin nahi du energia enpresen gaineko zerga berezia, eta horrek inbertsioak kanporatu eta izoztu ditzakeela ohartarazi du Repsolek. Repsolena da Petronorren %86. Honako hauek dira Bizkaian zalantzan dauden proiektuak: Bilboko portuan egitekoa den erregai sintetikoen lantegia eta Muskizko findegian energia berriztagarriekin hidrogenoa sortzeko planta. Etxanobek esan du enpresei “segurtasuna eman” behar zaiela “Bizkaian inberti dezaten”.