Bizkaiko Ogasunak 618,5 milioi euroko ekarpena egin beharko dio datorren urtean Espainiako Gobernuari; aurten baino %12,3 gutxiago. Itxaso Berrojalbiz Ogasun diputatuak argitu du kupoko aurtengo kopurua normala dela, eta iaz ezohiko ordainketa bat egin zela.