Motzean

Leku bat? Ni Urkiolan hazita nago, eta uste dut hori dela lekurik onena. Orain, ia-ia ezinezkoa da hara perretxikotara joatea. Jende larregi joaten da. Baina niretzat aberri txiki bat da Urkiola.

Baso ikusgarriena? Baso asko ikusi ditut, Iberiar penintsulan ia denak, batez ere Madrildik iparrerakoak. Europan ere ibili naiz, baina etxekoen parekorik, bat ere ez.

Liburu bat? Gusturen irakurri dudan liburua La historia más maravillosa del mundo izan da, baina gomendatuko nuke El blus por un planeta azul. Leongo [Espainia] gizon batek idatzita dago. Minbiziaren kontra ari da lanean AEBetako katedra batean. Liburu hori gizakiari eginiko ultimatuma da.

Perretxikotara: bakarrik ala lagunduta, nola hobeto? Gustatzen zait isiltasuna. Ezin dut jasan berba eta berba egiten duen jendea. Perretxikotan gabiltzanean, perretxikotan gabiltza. Isiltasuna inportantea da. Jendea orroka entzuten dudanean, eskapo egiten dut.