Etzi Andres Espinosaren omenez egingo duten mendi ibilaldiaz gain, beste hiru mendi txango antolatu ditu Zornotzako Udalak datozen asteetarako, Arratia eta Durangaldea ezagutzeko. Urriaren 21ean, Dimatik Durangora joango dira, Urkiolako Parke Naturaletik. Urriaren 28an, Mugarraren magaletan ibiliko dira. Eta arazoaren 4an, Durango eta Elorrio arteko bidea egingo dute; hamabost kilometro, guztira.