Bilboko Udala argiteria berritzen ari da, argindar kontsumo eraginkorragoa egiteko. Batetik, bonbilak aldatzen ari da, eta dagoeneko laurdenak LED teknologiakoak dira; hau da, kontsumo txikikoak. Laster, Mallona, Zabalbide, Sendeja, Atxuri eta Solokoetxeko bonbilak aldatuko dituzte.
Bestetik, argiteria telekudeatzeko teknologia ezartzen ere badabiltza. Horri esker, argiaren intentsitatea tokian tokiko eta unean uneko beharrei egokitu ahal izango dute. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du hiriko gune batean probatu dutela, eta herritarrak “gustura” daudela emaitzarekin.