Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Enkarterriko Museoak 2020an egindako ikerketaren arabera, Antonio Truebak idatzi zuen lehen aldiz bost deiadar mendien inguruan, duela 150 urte, eta zehaztu zuen Kolitza, Gorbeia, Ganekogorta, Oiz eta Sollube direla. Hau da, Enkarterriko kronikariak XIX. mendean egindako berrinterpretazio historikoa da. Izan ere, Juan Nuñez de Balboaren 1342ko koaderno batean jasota dago deiadarren lehen erreferentzia idatzia, mendiak zein ziren zehaztu barik.