I. urteurren jaia

Lamiaena Emakumeen Etxearen lehenengo urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte Arrigorriagan biharko. Herriko Teodosia Ortega parkean izango dira guztiak, eta, bazkaria izan ezik, gainerakoak doakoak izango dira. Nahi duen edonork parte hartu ahal izango du, betiere eguna heldu aurretik edo momentuan bertan izena emanda.

Bihar

10:00. Askotariko familien mendi ibilaldia. Jende guztiarentzat egokitutako ibilbidea izango da.

11:00-15:00etara. Emakume Sortzaileen II. Azoka. 25 emakumek hartuko dute parte guztira, eta produktu desberdinak eskainiko ditu bakoitzak.

12:00. Gorputza astintzeko zumbatoia.

12:30. Serigrafia tailerra. Lamiaenak sortutako ikurra txertatu ahal izango dute parte hartzaileek argi koloreko arropetan edota tailerrean bertan banatuko dituzten poltsetan.

14:30. Lamiaenaren urteurreneko ekitaldia, Urruma taldeak antolatutako bazkari feminista eta Klownklusioa Bea Irazabalen umorezko emanaldia.

18:00. Kontzertu bi: Alarma Morea runba flamenko feminista taldea eta Bada Giroa erromeria.