Motzean

Bilbokoa ez den aireportu bat? Bergen [Norvegia].

Negozio bidaietarako toki bat? Oraindik deskubritzeko daukat.

Oporretarako hegaldi bat? Edonora joango nintzateke, nire familiarekin bada.

Hegazkin bat pilotatu nahiko zenuke? Ez dut uste balioko nukeenik. Bokazionala da.

Gogoan duzun hegaldi bat? Gurasoen urrezko ezteguak ospatzeko egin genuena familia osoak.

Hegaldirik okerrena? Bilboko aireportuan bizitako une bat. Maskarak jaitsi ziren, eta ikaratu nintzen. Deigarria egin zitzaidan inork ez zituela ipini. Ohartu nintzen bidaiariok ez gaudela prest larrialdietarako.