Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Meategia hustu eta auzoa utzi

Meategia hustu eta auzoa utzi

Iraia Vieira Gil

Burdinaren meatze ustiapenak eman zion izena Abantok, Muskizek, Ortuellak, Trapagaranek eta Zierbenak osatzen duten inguruneari: Meatzaldea. XIX. mendearen erdialdean meatzari lanetan aritzeko migratu zuten familiek sortu zituzten, hain zuzen, herri horietako zenbait auzo. Denborarekin, eta meategien itxieraren ondorioz —1993an itxi zuten azkena—, etxeak utzi eta industrialdeetan bilatu behar izan zuten etorkizuna familiek. Ordutik, hutsik jarraitzen dute auzoetako askok; ondorioz, haien garrantzi historikoa berreskuratzeko garbiketak egingo dituzte oraindik ere zona horretan bizi diren herritarrek. Urriaren 7an izango da lehenengoa, Ortuellan, Peñas Negraseko Ekoetxean, 09:30ean.

Meatzaldeko historia “pasio” izan du beti Jose Antonio Quintana Abantoko auzokide eta Triano eta Galdames Mendien Erabiltzaileak elkarteko kideak; izan ere, hari otu zitzaion meatzarien auzoetako garbiketak egiteko ideia. “Balioa eman nahi diegu bertako historia eta auzoei; are zehatzago, Sauco izenekoari. Oso auzo aktibo eta interesgarria izan zen”, azaldu du Quintanak. Uragalla eta La Magdalena meatze konpainiako bulegoen hondarrak bertan mantentzen dira, baita meatzarien etxeetako azpiegiturak ere. “Auzoko harraska garbitu genuen iaz, sastrakek estali egiten baitzuten”. Harraska horretan garbitzen zuten antzina arropa emakumeek, animalien koipeaz egindako xaboiarekin.

1960ko hamarkadaren hasieran hustu zen Sauco. XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, ordea, ustiatze lan garrantzitsuak egiten zituzten bertan bizi ziren meatzariek. Sestaoraino eramaten zuten burdina, gero Ingalaterrako ontziek atzerrira eraman zezaten. “Saucotik Labegaraietara, 11 kilometro zituen trenbideak”. Kargalekuak ikus daitezke horregatik.

Saucoko garbiketa amaituta, Burtzako auzoa garbitzea da boluntarioen hurrengo helburua. “Meatzaritza ibilbide luze eta ukaezina du Burtzakok”, dio Quintanak. Matamoros mendiko mineral garbitokitik oso gertu zegoen, eta 1988an itxi zutenean hasi ziren auzokideak etxea uzten. “Handik bizpahiru urtera, hutsik geratu zen. Trapagaranera joan ziren batzuk, Portugaletera besteak; ogibide berriak bilatu behar zituzten”. XX. mendean, zortziehun biztanle ere izan zituen, baina gaur egun sastrakaz estalita daude tokiko hondar guztiak.

Urtea amaitu baino lehen nahi dituzte garbiketa lan biak amaitu, “betiere dauden hondarrei kalterik egin gabe”, azpimarratu du Quintanak. Horretarako, garbiketan erabiltzeko materialak emango dizkiete boluntario guztiei: artaziak, aitzurrak, poltsak, eskularruak eta abar. Gertu bizi diren herritarrek ez ezik, interesa duten guztiek parte har dezakete. Quintanaren elkartearekin batera beste hainbatek kolaboratuko dute; esaterako, Peñas Negraseko Ekoetxeak, Burdin Herriak, Trueba zentroak, Larreinetako Auzokideen Elkarteak eta Trapagarango Udaleko Zerbitzu eta Obra Sailak.

El Sauco auzoko eraikina

Proposamen bat

Meatzaldeko historia gogora ekartzea da Sauco eta Burtzako auzoak garbitzearen asmoa, baina, horrez gain, “Burtzakotik gertu dagoen ingurunean landa hotel bat” jarri nahiko lukete. 15.000 eta 20.000 metro koadro arteko eremua da, eta gertu bizi diren herritarrek erabiltzeko igerilekuak ere eraiki daitezke. “Hotelak bestelako ekintzak antolatzeko aukera emango liguke: paseoak zaldiz, mendiko bizikletako ibilbideak, mendi ibilaldiak eta abar”. Zugaztietako ostalaritza sustatzeko aukera ere egongo litzatekeela uste du Quintanak.

Duela urte batzuk aurkeztu zuten proiektua Trapagarango Udalean, baina inork ez zuen interes berezirik agertu. “Ez enpresa pribatuek, ezta instituzio publikoek ere”, dio Quintanak. Meatzaldeko auzokideak, ordea, pozik daude, haren iritziz: “Lanpostu gehiago sortuko ditugu, eta herriak biziagoak bilakatuko dira”.