Lau egoitza dituzte Batzar Nagusiek

Bizkaiko Batzar Nagusiek lau egoitza dituzte. Bilboko Hurtado Ametzaga kalean dute administrazio egoitza, eta bertan egiten dute lan gehiena: han dituzte bulegoak, han egiten dituzte taldeen bilerak, eta han biltzen dira batzordeak ere. Osoko bilkurak, ostera, batzar etxeetan egiten dituzte. Hiru dira: Gernikakoa, Gerediagakoa (AbadiƱo) eta Avellanedakoa (Sopuerta). “Gure lurraldea askotarikoa da, eta gure egoitzak horren isla dira”, esan du Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak. Bizkaiko Batzar Nagusiek Gernikan izan dute egoitza nagusia, eta hura da orain ere garrantzitsuena. Durangaldeko merindadeak, berriz, Gerediagan egiten zituen bere Batzar Nagusiak; Enkarterrikoa Avellanedan biltzen zen. “Ez dugu ahaztu nahi lurraldearen aniztasuna eta herritarrekiko gertutasuna. Urtean osoko batzar bana egiten dugu Gerediagan eta Avellanedan”. Urrian biltzen dira Gerediagan; ekainean Avellanedan.