Omenaldia egingo diete biktimei gaur

Durangoko Udalak 1937ko martxoaren 31n jasandako bonbardaketan hil zirenak omenduko ditu gaur. Herriko alarmek berriz joko dute, duela 86 urte egin zuten bezala, Italiako armadaren hegazkinek bonbak bota eta herria suntsitu zutenean.

Goizean, Andra Mari elizako atarian sua piztuko dute, orain 86 urte hil zirenen oroimenez, urtero legez. Arratsaldean, Gerediaga kultur elkarteak eta Kriskitin dantza taldeak ekintza antolatu dute bonbardaketaren biktimen omenez.

Ekinbide horiez gain, beste batzuk ere antolatu dituzte; bonben ondorioak erakusten dituen argazki galeria, esaterako.