Amets bat? Ez da hain erraza erantzutea. Asko ditut, eta bat aukeratzea zaila da, baina, batez ere, familiarentzat eta herriarentzat onena.
Zaletasun bat? Asko ditut, baina itsasoa esango dut.
Jateko: arraina ala okela? Okela.
«Itsasontzi baten» dio abestiak. Nora joango zinateke? Mundu guztia zeharkatuko nuke, lehorraren aldamenetik.
Nabigatzeko itsaso bat? Geurea: Bizkaiko itsasoa.
Bermeon biziko ez bazina? Londresen.
Liburu bat? Joseph Conraden The Mirror of the Sea (Itsasoaren ispilua).
Musika gogokoena? Klasikoa; barrokoa, bereziki.