Santurtziko Udalak portu alderako plana onartu du, herria itsasora gerturatzeko. Aurki abiatuko dute proiektua aukeratzeko lehiaketa publikoa. Helburuetako bat da Agirre lehendakariaren pasealekuan hondartza artifizial bat egitea, berdegune, harmaila eta eguzkia hartzeko guneekin.