Motzean

Nori emango zenieke Zirgari saria? Legarreta: Beste espezialitate artistikoetara hedatzen saiatu gara, eta bidean pertsona interesgarri asko ezagutu ditugu. Eta gizonek ere asko lagundu digute. Sanchez: Agian, gizonen bati ere eman beharko liokete Zirgari saria, emakumeei laguntzeagatik, haien kontua ere badelako.

Zer konpositoreren lanak jo nahiko zenituzkete? Legarreta: Amy Beachen edo Saskia Benegasen zeozer.

Leku bat? Diaz: Bilboko Euskalduna jauregiko areto txikia. Gure ametsa auditoriumean jotzea da. Sanchez: Bilbotik ateratzea ere gustatuko litzaiguke, proiektua Euskal Herri osorako pentsatuta baitago. Donostian ia-ia ez gara egon, Musikenen baino ez, eta Gasteizen ez gara egon.

Zer diziplina artistikorekin uztartuko zenukete musika klasikoa? Diaz: Dantzarekin eta pinturarekin.