Amets bat? Taldeko txirrindulariren bat munduko txapeldun bihurtzea.
Kolore bat? Berdea.
Txirrindulari bat? Leontien van Moorsel herbeheretarra. Bizikleta gainean makilaturik joan zen lehen emakumezkoa.
Lasterketa bat? Emakumeen Bira, etxean.
Italiako jaki bat? Pizza.
Txirrindularitza ez den kirol bat? Saskibaloia.
Zerbaiten mira duzu? Gaur egun, talde bat izanik, ezerena ez. Dena daukat. Diziplina gogorretik gatozen kirolari guztiok helburuak behar izaten ditugu egunerokoan, horien hutsunea izan dut eta taldearekin bete ditut.