100.000 euro, erasoetatik babesteko

BILBO. Diputazioak 100.000 euroko funtsa sortu du, ustiategiak basurdeen, orkatzen, otsoen, saien eta azerien erasoetatik babesten laguntzeko. Hesiak, artzain elektrikoak, ganadua geolokalizatzeko gailuak eta mastinak finantzatuko ditu. Otsailaren 28ra arte eska daitezke laguntzak.