Zer garrantzi dute mugimendu sozialek Bilboko Aste Nagusian? Instituzioek dena jan dute. Mugimenduek ez dute soilik txosna jarri behar: musikan eta arte eszenikoetan zeresana izan behar dute.
Aste Nagusiaren zer duzu gustukoen? Eremuak banaturik egotea eta ordutegi ezberdinak egotea gustuko dut. Niretzat, herri kirolen ikuskizunaz gozatu eta gero, eguerdi aldera pote bat hartu eta pintxo bat jatea da onena. 22:00etatik aurrera gazteentzako momentua heltzen da, eta nahiago dut haiei utzi.
Zer aldatuko zenuke Aste Nagusitik? Nolabaiteko eraldaketa egin behar da. Musika euskaldunagoa jarriko nuke; musika egiten dugu, eta ez da beharrezkoa doinuak kanpotik ekartzea. Txosnak ezin dira kendu, bizkarrezurra direlako, baina konpartsen arteko liskarrek amaitu egin behar dute.
Zer kenduko zenuke? Ekintza asko; batez ere, musika, ihes egitera daude bideratuta. Momentu oro jakin behar duzu zer ari zaren ospatzen.