Osasun zerbitzu publikoak eragindako kezkak eta kexak herriz herri zabaldu dira azken urtean. Larrabetzun, esaterako, salatu dute pandemia hasi zenez geroztik ez dutela ordezkorik jartzen herriko familia medikuaren oporrak direnean. Jakinarazpenik egin gabe, gainera. Lea-Artibain eta Arratian ere protestak egin dituzte, antzeko egoerarengatik. Arratiako hainbat udalek Osakidetzako lehen arreta indartzeko beharra aldarrikatu dute.