Kronologia

Usansolotarrak 1980ko hamarkadatik ari dira desanexiorako pausoak ematen.
1987. Lehengaldeketa egin zuten: %85ek Galdakaotik bereiztearen alde bozkatu zuen. Udalerri berriaren bideragarritasuna aztertu zen eta baiezko emaitza jaso zen.
1991. Galdakao Udalean bideragarritasuna auzitan jarri zuen beste txosten batek, eta prozesua eten zen.
2011. UH Usansolo Herria sortu zen. Urte hartako udal hauteskundeetan Usansolon errodlatutakoen %62aren babesa eskuratu zuen.
2012. Bizkaiko Batzar Nagusiek udalerri berriak sartzea debekatu zuen 9/2012 foru araua onartu zuten.
2014. Bigarren galdeketa: %90, desanexioaren alde.
2015. 9/2012 foru araua aldatu zuten Batzar Nagusiek: udalerri bihurtzeko baldintzak ezarri zituzten, besteak beste, 2.500 biztanleko muga.
2016. Desanexioa ahalbidetzeko proposamena onartu zen Galdakaoko Udalean.
2017. Udalak Espainiako Gobernuari galdeketa egiteko baimena eskatu zion, eta prozesua blokeatu zen.
2019. UH Galdakaoko udal gobernuan sartu zen, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta Auzoak plataformarekin.
2020. Prozesua gidatzeko batzorde mistoa sortu zen.
2022. Galdakaoko Udalak onartu ondoren, diputazioak eta Batzar Nagusiek desanexioa baimendu dute.