Motzean

Kopla zahar bar? San Andres Egunean [azaroaren 30a] Gamizen egon ginen, eta jo nuen kopla batek harritu zuen entzuten egon zen jendea: «Alperra beti dago gauza bat pentsaten, behar eitten dauena ez dala kantsaten».
Berri bat? Kepa Enbeitak sortutako edozein.
Zeri edo nori idatziko zenioke kopla bat? Nori, askori, baina zaila da aukeratzen. Zerbait aukeratzekotan, nostalgia puntu bategaz, gaztetako garaiari: bor-bor zegon euskal kultura 1982-1983 urte haietan.
Zer beste musika tresna joko zenuke? Gitarra. Noiz edo noiz buruan bueltaka eduki izan dut.
Beste musika estiloren bat baduzu gustuko? Azken aldian gutxi entzuten dut, baina denetarik: klasikoa, jazza, folka… Denetarik gustatzen zait.