Enkarterrin Parke Eolikorik Ez plataformak Alen mendirako igoera antolatu du etziko, Artzentales, Galdames, Sopuerta eta Muskiz aldean Haizie SL enpresak eraiki nahi duen parke eolikoaren aurka. 12:00etan egingo dute bat tontorrean, elkarretaratzerako. Sopuertako Alen auzoan txosna egongo da jan-edanarekin.
Artzentales. 10:00etan abiatuko dira, San Migel plazatik. 10,5 kilometroko ibilbidea osatuko dute, 550 metroko desnibelarekin.
Sopuerta. 09:30ean aterako dira, igerilekuko aparkalekutik. 11,5 kilometroko ibilbidea osatuko dute, 700 metroko desnibelarekin.
Alen (Sopuerta). 10:30ean abiatuko dira, auzoko frontoitik. Zazpi kilometroko ibilbidea osatuko dute, 350 metroko desnibelarekin.