Joan den domekan, Gatika eta Cubnezais (Akitania Berria, Frantzia) artean eraiki nahi duten itsaspeko goi tentsioko argindar linearen aurkako elkarretaratzeak egin zituzten, Capbretoneko hondartzetan (Akitania Berria, Frantzia) eta Basordako kalan, Lemoizko zentralaren ondoan. Bizkaiko Interkonexio Elektrikorik Ez, Butroi Bizirik eta Makatzak plataformek deituta, hainbat lagun elkartu ziren Lemoizen —irudian—, proiektuak “osasunean eta ingurunean eragingo duen kalteak” kezkatuta. Salatu dute “baliabide komunen ustiapen ekonomikoa egiteko eskualdeak sakrifikatzen” ari direla; tartean, haiena. Bidezko trantsizio energetikoa eskatu dute.