Sergio Marinao (‘Araukaria’, mapuzungun hizkuntzan)
“Araukaria landareak belaunaldi asko ikusi ditu, eta badaki nola bizi ziren gure arbasoak. Maputxeak bezala, bizirik dagoen historia da. Akabatu eta desagerrarazten bagaituzte, araukaria ere hil egingo da”.
Tui Huni Kui (‘Shunua, izpirituaren arbola’, hatxa kuiz)
“Shunua izpirituaren arbola da, sorgindua, izpirituak bizi diren lekua. Amazoniako zuhaitzik handiena denez, errespetatzen dute. Arratsaldean bere ondotik pasatzen bazara, izpiritu gaiztoak zerbait egin ahal dizu. Haur jaioberri batekin pasatuz gero, haurraren izpiritua harrapa dezake, eta oso-oso goian gorde”.
Cristina Escue (Gure herriko su sakratuaren ondoan’, nasa yuwe mintzairan)
“Espainiarrek gure lurraldea bereganatu aurretik, Abya Yalako [Amerikako] jatorrizko herriek bagenituen gure kulturak eta izpiritualtasunak. Su sakratuaren gunea (tulpa) gure kulturaren eta identitatearen biziraupenerako oinarrietako bat izan da. Tulpa-n kultura zaintzeko nagusien gogoetak ehuntzen dira, hor baitago herri legez egiten gaituen izaera”.
Carmelina Lix (‘Bi burudun arranoa’, kaqchikel herria)
“Bi buru dituen arranoa gauerdiaren zaindaria eta muina da, eguerdiaren jagolea eta funtsa da. Bi buru dituen arranoa iragana orainarekin lotzen duen ikurra da, eta oraina etorkizunarekin”.
Micaela Garrido (Nawat herriko kontakizuna)
“Nire herrian, Tzinacapan deitzen den eskualdean, jaiak antolatzen ditugu gogoetak bizi izateko eta berpizteko, gaurkoak zein antzinakoak. Herriko patroia hainbat dantzarekin omentzen dugu”.