Athleticen historiako une bat? 1958ko [Espainiako] Kopako finala. Nazioarteko izarrez betetako Real Madrili irabazi genion, haien zelaian. Metropolitanoan jokatzekoak ziren, baina Francok Bernabeu aukeratu zuen.
Jokalari bat? Zarra, jokalari eta pertsona moduan.
Garaikidea? Gehienek dezepzionatu egin naute. Raul Garcia? Astotxoa dela diote, baina Athleticen hori behar da. Besteek badirudi baimena eskatzen dietela aurkariei.
Andrerik? Ez ditut ezagutzen.
Munduko Txapelketa ikusten ari zara? Ingalaterra ikusi dut orain [astelehenean], eta atzo [domekan] Ekuador ikusi nuen irabazten zahar etxeko jagoleekin, batzuk Ekuadorkoak dira eta. A zer poza!
Futbola ez den beste kirol bat? Txirrindularitza, baina lehengoa, [Dalmacio] Langarikaren garaikoa. Orain mekanizatu egin da hori ere.