Landa garapenerako Urkiola elkarteak Haztegia programa abiatuko du Durangaldean, eta, hartan izena emateko, honako irizpide hauek hartuko dituzte kontutan, besteak beste:
1. Baratzezaintza ekologikoaren inguruko gutxieneko gaitasunak izatea, eta, horrekin batera, baratzezaintza ekologikoan esperientzia izatea.
2. Gutxi gorabeherako enpresa plan bat idatzita edukitzea; ez du zertan guztiz osatuta egon.
3. Durangaldean erroldatuta egotea, edo egoitza eskualdeko udalerriren batean izatea.
4. Nekazari gaztea izatea –35 urte baino gutxiagokoa–; horrez gain, baita emakume ekintzailea izatea ere.