Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatu Amaia Antxustegik esan du Karrantzako abeltzainek ura “arduragabe” kontsumitzen dutela. Diputazioak eskatutako ikerketa batean oinarritu da hori esateko.
Karrantzak Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoan sartzeko asmoa agertu zuenean, ikusi zuten abeltzaintza ustiategien % 70 zarratzeko zorian egon litezkeela, partzuergoak proposatutako tarifekin.
Kontsumoari buruzko azterlan “sakonagoa” ere eskatu zuten, eta, bigarren horren arabera, ustiategi txikiek “oso kontsumo handiak” dituzte, “beste herri batzuetako tamaina handiagokoen gainetik”. Haren ustez, prezioan dago gakoa: ez dute ordaintzen ura kostatzen den beste. Ohartarazi du Europako zuzentarauen arabera, uraren kostuak kontsumitzaileari tarifaren bidez helarazi behar zaizkiola, eta Karrantzan ez dela betetzen. Gogoratu du abeltzainei %25eko murrizketa eskaini zietela.
Diputatuak gezurtatu egin du Karrantzari sikatean laguntza ukatu diotenik: konponbidea partzuergoaren bidez topatzea erabaki zela esan du, eta honek Karrantzara ura eroateko tarifa ere proposatu ziola udalari.