Datorren urteko aurrekontuak osatzeko partehartze fasea amaitu da Getxon. Hainbat aukeraren artean hautatu behar izan dituzte proiektuak, eta parkeak berritzea eta haietako bat estaltzea izan da getxoztarrek gehien bozkatu dutena. Kaleetako asfaltatzea hobetzeko eta umeentzako kultura programazioa zabaltzeko ere eskatu dute, besteak beste.