Nondik nora

Portugaleten abiatu da Liburuaren arbola erakusketa. Handik Ondarroara, Getxora, Zornotzara eta Gernika-Lumora eramango dute.

Erakusketak

Portugalete. Urriaren 11ra arte egongo da, Gazte Gelan.

Ondarroa. Ondarroako Kofradia Zaharrean egongo da ikusgai, urriaren 20tik azaroaren 10era.

Getxo. Getxoko Punta Begoñako areto nagusian bisitatu ahalko da, azaroaren 17tik abenduaren 9ra.

Zornotza. Zornotzako Zelaieta zentroan erakutsiko dute, abenduaren 19tik urtarrilaren 9ra.

Gernika-Lumo. Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan ikusi ahalko da, otsailaren 7tik martxoaren 5era arte.

Bisita gidatuak

Ordua hartu. Bisita gidatuen erreserba egiteko 94-402 80 81 zenbakira deitu, astelehenetik barikura 08:00etatik 20:00etara, edo idatzi info@euskararenetxea.eus helbidera.