Joan den asteko euriak Karrantzako urtegietara berriz ura sartzea eragin du. Hori ikusita, udalak ura kamioietan ekartzeari utzi zion gaur zortzi. “Batez ere, ostegunean egin zuen euri asko”, gogoratu du Raul Palacio alkateak. Euskalmetek Cerrojan duen estazioak 36,9 litro neurtu zituen irailaren 29an. Irailaren 24tik 30era 64,4 litro pilatu dira; uztailean eta abuztuan baino gehiago. Alkatearen arabera, datorren astean urtegietako egoera aztertuko dute, eta erabakiko dute berriz kamioiz ekartzeko beharrik badagoen.