EH Bilduren galderak

Laukizko Lauaxeta eskolako auzian, Ikoitz Arrese EH Bilduko Hezkuntza idazkariak bost galdera bidali dizkio Jokin Bildarratz Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari, idatziz erantzun ditzan.

1. “Laukizko Lauaxeta eskola bi eraikinetan banatuta dago. Bi eraikinen artean bi kilometroko distantzia dago. Bizkaiko zein beste herritan gertatzen da egoera hau?”.

2. “Aurreikusten al du Hezkuntza Sailak eskola komunitatearen eskaerei erantzun, eta bi eraikinetan banatutako eskola eraikin bakarrean batzea, herri erdigunean?”.

3. “Jangela erdigunetik urrunen dagoen eraikinean kokatuta dago. Zer dela eta? Aukerarik ikusten al du Hezkuntza Sailak herri erdigunean dagoen eraikinean sukaldea jartzeko?”.

4. “Herrian erroldaturik ez dauden umeek ez dute autobuseko diru laguntza jasotzeko aukerarik. Egoera honetarako nolabaiteko irtenbiderik badu Hezkuntza Sailak?”.

5. “Datorren ikasturtean gerta litekeen matrikulazio jaitsiera dela eta, zein aurreikuspen egiten du Hezkuntza Sailak Lauaxeta eskolak bizirik jarraitu dezan? Bermatuko al du Hezkuntza Sailak eskolaren iraupena?”.