Motzean

Liburu bat? Aspaldi da ez dudala libururik irakurtzeko astirik, baina, oraintxe, Arizmendiarrietaren pentsamenduak berrirakurtzen ari naiz.

Denbora librean zer egitea gustatzen zaizu? Kirol pixka bat. Menditik buelta bat eman, ibilalditxoak egin… Horrez gainera, niretzat oinarrizkoa da lagunekin elkartzea, herriko jaiez gozatzea…

Zer behar du mundu honek justua izateko? Mentalitate aldaketa bat, zalantzarik gabe. Gazteek ekarriko dute aldaketa, eta haiekin lan egin beharra dago, haiei entzun. Alderdi humanista berreskuratu behar dugu, eta, horrekin batera, zenbait balio lantzea ere ezinbestekoa da.