Bilbo Bizkaia Partzuergoaren 2025era arteko inbertsioak onartu ditu hango batzar nagusiak. Busturialdeko udalek parte hartu duten lehena izan da. 272,8 milioi inbertituko dituzte hornidura eta saneamendu azpiegituretan. Esaterako, hiru milioiko hasierako inbertsioa egingo da Busturialdea Zadorrako sistemari lotzeko Mungian. Bestalde, Markina-Xemeinen beste zundaketa bat egingo dute aurten Urberuagako bainuetxean, Artibain emari txikia dagoenean Lea-Artibaiko ur faltari konponbide bat emateko.