‘Herri txiki, aukera handi’

Eskariaren araberako garraio zerbitzuaz gain, beste proiektu batzuk ere garatuko dituzte Arratian eta Mungialdean.

ARRATIA

N-240 errepidea. 11 bazterbide ipiniko dituzte kamioientzat, abuzturako: 2,7 milioi euro.

Bide berdea. Herri guztiak lotuko dituen 38 kilometroko bide berdea: 1,3 milioi.

Sozioekonomia. 4,3 milioi, Zulaibar Lanbide Heziketa Zentroarentzat; Errota fundazioarentzat, 100.000 euro.

Turismoa. Arteagako Ekomuseoko berritze lanetarako, 700.000 euro.

Administrazioa. Udazkenerako Igorreko Gertu bulegoa zabalik: 600.000 euro.

MUNGIALDEA

Bide berdea. Eskualdeko herriak lotuko dituen bide berdeak, 1,7 milioi.

Zaintza. Mungiako Udalak utzitako lokal batean Etxetic zentroa irekiko du aldundiak 2023an, etxean bizi diren mendekoak zaintzeko: 544.000 euro.

Landa garapena. Jata Ondo elkartearentzat, 100.000 euroko laguntza.

Administrazioa. Duela bi hilabete ireki zuten eskualdeko Gertu bulegoa, Mungian.