Motzean

Erreferente bat elbarritasun intelektualari dagokionez? Miguel Angel Verdugo irakaslea. Merezi du hari entzutea eta irakurtzea [Gorabideren 60. urteurrena ospatzeko ekitaldietako batean egon zen, profesionalei eskainitakoan, martitzenean].

Nola aldatu da zure ikuspuntua Gorabideko presidentea zarenetik? Asko ikasi dut. Pandemiak ere asko irakatsi dit, baina oso kezka iturri handia ere izan da, murrizketak egon direlako, bereziki egoitzetan. Lehen agintaldiko egitekoetako bat izan da erakundearen bideragarritasuna bermatzea.

Zergatik erabaki zenuen presidente izatea? Hezkuntzaren eta unibertsitatearen mundutik nator, eta iruditzen zait modu asko daudela gizarteari ekarpena egiteko. Nire gurasoak omentzeko modu bat da hori, baita boluntario izatekoa ere, itzultzeko gizarteari nik izan ditudan aukerak.