Proiektua

Promociones Zubiarraun enpresak azken helmugako zabortegia duen balorizazio planta gisa aurkeztu du Lezamarako proiektua.

Ezaugarriak

368.549 metro koadroko zabortegiaren proiektua aurkeztu dute.

Proiektuak aurreikusi du azken helmugako zabortegiak 3.907.000 metro kubikoko edukiera izango duela.

Balorizazio planta ere aurreikusi dute. Bertan, balorizatu daitezkeen hondakin inerteen korronteak eta arriskutsuak ez diren hondakinak hartzea aurreikusi dute.

Lixibatuen tratamendurako guneak 800 metro koadroko azalera izango duela aurreikusi dute.

Ingurumena interpretatzeko aretoa, bulegoentzako eremua eta aparkalekuak ere jaso dituzte proiektuan.