Finalak eta ekitaldiak

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du biharko Eskolarteko eta Taldekako lehiaketen finaletarako. Larrabetzun izango dira.

Eskolartekoa
10:00. Bizkaiko Eskolarteko idatzizko finala, eskolan.
11:30. Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finala, eskolan.
14:30. Bazkaria, eskolan.

Taldekakoa
16:00. Lehen finalaurrekoa, eskolan: Laukijjek, Beethovenen belarriak eta Koipelustriek.
17:30. Bigarren finalaurrekoa, kalean: Kantakunek, Urruxarrak eta Poto Baptist School.
19:00. Hirugarren finalaurrekoa, kalean: Zornotzako Bertso Oskola, Akerbeltzen antxumak eta Far Westeko bertsolariak.
22:00. Finala, Hori Bai gaztetxean, finalaurreko bakoitzeko irabazleen artean.