Ernaik egun osoko eskaintza prest du biharko Bizkargin

Urtero legez, Bizkargi egunaren bezperan, Bizkargira igotzeko deia egin dute Larrabetzuko, Gernika-Lumoko, Zornotzako, Mungiako eta inguruko herrietako Ernaiko kideek. Goizean herri bakoitzetik Bizkargirantz abiatuko dira, eta, behin guztiak tontorrera iritsita, mahai ingurua egingo dute: Faxismoa 2022. urtean. Nola eraiki memoria antifaxista?. Haren ondotik, herrien arteko olinpiadak, bertsolariak eta kontzertuak izango dira. “Badugu zertaz hausnartu, zer gogoratu eta zertaz gozatu”, adierazi dute gazte mugimenduko kideek.